3.1. Haurtzaroa
Orokorrean Europako iparraldeko eta erdialdeko herrialdeak (baita Frantzia, familiei laguntzeko politika tradizional oso errotua duelako, eta Irlanda ere, jaiotza-politikagatik) dira haurrekin lotutako neurriak babesteko baliabide gehien erabiltzen dituztenak BPG portzentajean.
Hala, Luxenburgo, Danimarka, Erresuma Batua, Irlanda eta Suedia haurren politiketara bideratutako BPGren %3,5en gainetik daude, eta kapitulu honetan BPGren gastu txikiena izan duten herrialdeak, funtsean, esparru mediterraneokoak dira (Italian, Portugalen eta Espainian %2 baino gutxiago), Herbehereak bereziki nabarmentzen delarik.
(12. taula) . Haurtzaroaren gaineko gastua BPG portzentajean
1995 | 2000 | 2007 | 2009 | |
Alemania | % 2,2 | % 2,1 | % 1,8 | % 2,1 |
Austria | % 3,0 | % 2,8 | % 2,6 | % 2,9 |
Belgika | % 2,3 | % 2,6 | % 2,6 | % 2,8 |
Danimarka | % 3,8 | % 3,5 | % 3,5 | % 3,9 |
Espainia | % 0,4 | % 1,0 | % 1,2 | % 1,5 |
Finlandia | % 4,1 | % 3,1 | % 2,8 | % 3,3 |
Frantzia | % 2,7 | % 3,0 | % 3,0 | % 3,2 |
Herbehereak | % 1,7 | % 1,9 | % 2,0 | % 1,7 |
Irlanda | % 2,1 | % 2,0 | % 2,9 | % 4,1 |
Italia | % 0,6 | % 1,1 | % 1,4 | % 1,6 |
Luxenburgo | % 2,6 | % 3,2 | % 3,2 | % 4,0 |
Norvegia | % 3,5 | % 3,1 | % 2,8 | % 3,2 |
Portugal | % 0,7 | % 1,0 | % 1,2 | % 1,5 |
Erresuma Batua | % 2,3 | % 2,7 | % 3,3 | % 3,9 |
Suedia | % 3,7 | % 3,0 | % 3,4 | % 3,8 |
EAE | % 0,4 | % 0,4 | % 0,8 | % 1,0 |
Iturria: bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(11. grafikoa) . Haurtzaroaren gaineko gastu publikoa BPG portzentajean 2009an
Espainian, herrialde mediterraneoko beste eredu batzuetan bezala (Italia, Portugal), babes publikoaren zenbatekoa oso urria zen (%0,5 inguruan 1995ean) eta nahiz eta nabarmen igo den (2009an %1,5era iritsi arte), oraindik ere oso urrun dago familiei laguntzeko politiken barruan haurtzaroaren aldeko apustu sendoena egiten duten herrialdeetakoetatik.
(12. grafikoa) . Haurtzaroaren gaineko gastu publikoaren bilakaera BPG portzentajean
Iturria: bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Joera horixe bete-betean aplikatu daiteke EAEn. 1995ean, zehazki, EB osoko daturik baxuena zuen (BPGren %0,4), eta, egun %1era igo duen arren (datu erlatibo eta partziala, gero ikusiko dugun bezala), haurtzaroaren gaineko politiketan
BPGren ahalegin gutxien egiten duena da oraindik ere (behintzat erabilitako metodologiaren arabera), batez besteko mediterraneoaren azpitik eta Luxenburgo baino %3 beherago, adibidez.
Haurtzaroaren gaineko per cápita gastuari dagokionez, EAE Portugalen aurretik soilik dago Europako azterketa konparatiboan. Gastua, zehazki, ez da urtean 300 €-ra iristen, Espainia edo Italia bezalako herrialdeen eta batez besteko europarraren azpitik.
Logikoa denez, eredu kontinentaleko herrialdeen azpitik ere badago, horien per cápita gastua 600 eta 1.000 €-koa baita (Belgika, Frantzia edo Alemania) eta oso urrun dago Eskandinaviako eredukoetatik eta Irlandatik (urtean per cápita 1.000 € baino gehiago) eta, batez ere, Luxenburgotik (2.000 € baino gehiago).
(13. taula) . Per cápita gastua haurtzaroan
2003 | 2006 | 2008 | 2010 | |
Alemania | 798,00 € | 790,00 € | 828,00 € | 946,00 € |
Austria | 818,00 € | 853,00 € | 876,00 € | 959,00 € |
Belgika | 526,00 € | 554,00 € | 585,00 € | 620,00 € |
Danimarka | 970,00 € | 1.049,00 € | 1.206,00 € | 1.268,00 € |
Espainia | 229,00 € | 293,00 € | 339,00 € | 352,00 € |
Finlandia | 652,00 € | 762,00 € | 855,00 € | 889,00 € |
Frantzia | 582,00 € | 680,00 € | 697,00 € | 711,00 € |
Herbehereak | 353,00 € | 463,00 € | 405,00 € | 397,00 € |
Irlanda | 707,00 € | 816,00 € | 937,00 € | 1.040,00 € |
Italia | 252,00 € | 282,00 € | 326,00 € | 322,00 € |
Luxenburgo | 1.934,00 € | 2.014,00 € | 2.502,00 € | 2.328,00 € |
Norvegia | 945,00 € | 1.089,00 € | 1.206,00 € | 1.301,00 € |
Portugal | 221,00 € | 214,00 € | 240,00 € | 264,00 € |
Erresuma Batua | 439,00 € | 433,00 € | 467,00 € | 496,00 € |
Suedia | 731,00 € | 844,00 € | 925,00 € | 916,00 € |
EAE | – | 158,00 € | 218,00 € | 297,00 € |
EB27 | – | 482,00 € | 519,00 € | 555,00 € |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(13. grafikoa) . Haurtzaroaren gaineko per cápita gastua 2009an
Hala ere, datu hauek kontu handiz aztertu behar dira. Izan ere, gizarte-izaerako aldaketa europarretan, lehen azaldu bezala, gizarte-babesarekin hertsiki lotutako elementuak soilik sartzen dira.
EAEren kasuan arazo metodologiko bat da hori. Izan ere, gure lurraldean familiengana zuzenean zuzendutako elementu batzuk ez datoz gizarteko azpisistematik, baizik eta, adibidez, hezkuntzaren eremutik ematen dira, eta, eremu horietan, hain zuzen ere, EAEk ezaugarri desberdinak ditu, ez direnak gizarte-arretarako sisteman sartzen eta, beraz, ez direnak estatistika alderatuan jasotzen. Ondorioz, estatistikak benetakoa baino babes publiko txikiagoa islatzen du.
Kasu zehatz honetan, beraz, Europa mailako estatistika alderagarriak kanpoan uzten ditu datu interesgarri batzuk, eta, beraz beste iturri zehatzago batzuetara jo behar dugu. Haurren pobrezia Euskadin (SIIS, 2013a) txostenaren arabera, berez “adingabeko pertsona bakoitzeko gastuei dagokienez (…) gastua Estatu osokoa baino %10 altuagoa dela antzeman da. Horrenbestez, Espainian, familiei laguntzeko politiken gaineko gastua 1.859 €-koa da adingabeko, eta, EAEn, aldiz, gastu hori 2.076 €-koa da adingabe bakoitzeko”.
Adibide bat jartzearren, eta maila zehatzagoan, “haur-hezkuntzari dagokionez, hau da, 0-6 urte artekoa (…) EAEko gastua %30 altuagoa da”, eta amatasunaren ziozko errenten arloan (Eusko Jaurlaritzaren uztartze-laguntzak barne) “gastua 132 €-koa adingabe bakoitzeko, estatu-mailako 75 €-en aldean”1.
Faktore zuzentzaile hori aplikatuta, egoera hobea ageri da balio absolutuko babesari dagokionez (ez BPGri dagokionez) haurtzaroaren eta familiaren esparruan, Estatuarekin alderatuta (eta gainerako autonomia-erkidegoekin), batez ere haur-hezkuntzaren eta uztartze-lanen gaineko laguntzen arloan, hurrengo taulan ikus daitekeenez.
(14. taula) . Familiei eta haurrei laguntzeko politiken gaineko per cápita gastu osoa adingabe bakoitzeko.
EAE/Espainia azterketa konparatiboa
GUZTIRA | % 1 | 2.076,00 € | % 1,3 | 1.859,00 € |
EAE | Espainia | |||
BPG % | € per cápita | BPG % | € per cápita | |
Diru-laguntzak | % 0,34 | 703,00 € | % 0,54 | 719,00 € |
Kargurako umeen ziozko zenb. | % 0,08 | 165,00 € | % 0,17 | 231,00 € |
Amatasunaren errentak | % 0,16 | 335,00 € | % 0,17 | 223,00 € |
Jaiotzaren ziozko laguntza | % 0,06 | 132,00 € | % 0,06 | 75,00 € |
Gauzazko beste prestazio batzuk | % 0,03 | 70,00 € | % 0,14 | 90,00 € |
Gauzazko prestazioak | % 0,66 | 1.373,00 € | % 0,85 | 1.140,00 € |
Ostatua | % 0,08 | 158,00 € | % 0,09 | 117,00 € |
Etxez-etxeko laguntza | % 0 | 3,00 € | % 0 | 5,00 € |
Haur-hezkuntza (0-6 urte) | % 0,56 | 1.162,00 € | % 0,59 | 792,00 € |
Gauzazko beste prestazio batzuk | % 0,02 | 50,00 € | % 0,17 | 226,00 € |
Iturria: SIIS (2013a).
Datu horien arabera, nahiz eta ezin diren Europa mailako beste kopuru estandarizatu batzuekin alderatu, seme-alabak dituzten familiei laguntza ematen zaie oraindik ere, baina nabarmen igo da azken hamarkadetan (beste herrialde europar batzuetan inbertsioa geldi edo beherantz egon den bitartean), oso urrun dago oraindik estandar europarretatik eta seguru asko gure inguru hurbileko herrialdeen azpitik, Italia edo Frantzia kasu.
Era berean, datuoi jarraiki, per cápita BPG oso altua denez eta biztanleria-piramidea oso zahartuta dagoenez, portzentaje-ahalegin txikiagoarekin (berez, aztertutako partida guztietan estatukoa baino ahalegin txikiagoa dute BPGri dagokionez) etekin ekonomiko handiagoak lortzen dira seme-alabak dituzten familiei laguntza emateko orduan. Hau da, Estatuak osorik egiten duen ahalegin proportzionalki txikiagoa kontuan hartuta, per cápita laguntza handiagoa da.